Xelebreak

Hazten gaituena lan egiten dugu: aniztasuna

Sexualitatea

Afektibitatea eta adimen emozionala batzen dituen balore bat lez jorratzen dugu. Pertsonak gidatzen ditugu euren burua ezagutu, onartu eta adierazteko askatasuna eta betetasunean. Guztia presarik gabe eta inoren aurrean itxura egiteko beharrik gabe. Pertsona bakoitzak nahi duen bezala izatea besteekin elkarbiziz.

Kulturartekotasuna

Kultura guztiei euren garrantzia ematen diegu entzute aktibotik. Pertsonek gonbidatzen ditugu ikasi dutena hausnartu eta kritikatzera,  beste tradizioekin batera elkar ikasi eta hobetzen. Beti hobea ala txarragoa zer den bilatu gabe, baizik eta gure ahaleginak elkarrekin hobeto ulertzearen alde jarriz.

Generoa

Generoa geure buruari askatasuna kendu eta mugak jartzen dizkigun araudi bat lez ulertzen dugu. Horregatik hori kolokan jartzeko lan egiten dugu, jasotzen ditugun mezuak hausnartzen eta pertsona bakoitzak nahi duen bezala adieraz dadin bilatzen. Guztia ereduak antzeratu eta geure burua etengabeko kexan jarri gabe.

Datuetan

Tailerrak ikasleriarekin
237 tailer
Formakuntzak familiekin
89 formakuntza
Formakuntzak irakaslegoarekin
64 formakuntza
Erakunde pribatu eta publiko kolaboratzaileakras
32 erakunde

Ezberdintzen gaituena

Berrikuntza

Xelebreak elkartetik ez diogu beldurra geroari: bere bila goaz. Ezagutza hobearekin eraikitzeko,  berrikuntza sustatzen dugu, hala formakuntza nola metodologia aldetik. Xelebreak elkartearen alde apustua egiten baduzu, geroaren alde egiten duzu apustua.

Zehaztazun zientifikoa

Ezagutza zientifikoa ez da bakarra, baina bai objektibo eta baliodunena. Horregatik gure metodo eta gai-zerrendak eguneraturik daude azken akademiko argitalpenekin: kalitatezko zerbitzuak ziurta ditzagun. 

Malgutasuna

Etengabeko aldaketan dagoen mundu batean bizi gara. Gure partetik egoera bakoitzak zerbait ezberdina behar duela jakinda, Xelebreak elkartetik gertakari bakoitza ikasten dugu gure zerbitzuak moldatzeko gure bezeroen beharren arabera.

Gure zerbitzuen zerrenda aztertu

Xelebreak elkartean sexualitate, kulturartekotasun eta genero ikuspegiarekin lotune duten zerbitzu zerrenda handia dugu. Aztertu ezazu zein doan hobeto zure helburuekin

Jarri zaitez gurekin harremanetan

Hazten gaituena lan egiten dugu: aniztasuna