Ezagutu

Geratzeko etorri den enpresa gazte, berritzaile eta ezberdina gara. Ezagutu gaitzazu sakon

Xelebreak

Xelebreak enpresaren helburua ahal den eragile gehienei heltzea da, haiei islatzeko sexu, kultura eta genero bizipen askearen gertakariak askoz gehiago errazten dituela onurak, kalteak baino. Gure esku hartzeak ezagutza eta oinarri sakonekin gauzatzen ditugu. Hain zuzen, teoriko-zientifiko arrasto handiago horrek, boteretzen gaitu eta, aldi berean, epe luzeko begirada ematen digu. Hori dela eta, planifikazio eta programazio zehatzak dituzten esku hartzeak burutzen ditugu, esperientziak aberasten eta jarraipena mantenduz, hori guztia gure zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Gure taldea

Paula Pontes Macarulla

Sexologo eta psikologoa, genero ikuspegiko eta indarkeria matxistako aditua. Bere eskarmentuan heziketa soziala eta sexuala nabarmentzen da, besteak beste.

Aritz Resines Ruiz

Sexologo eta politologoa, kulturartekotasun eta genero ikuspegiko aditua. Bere eskarmentuan heziketa eta ikerkuntza akademikoan nabarmentzen da, besteak beste.

Alba González Velasco

Sexologo eta ikus-entzunezko komunikatzailea, pedagogia eta sare sozialetako aditua. Bere eskarmentuan komunikazioa eta gatazken ebazpena nabarmentzen da.

Gure oinarriak

Deskarga itzazu gure dokumentuak

Gure jatorriak

Xelebreak ikerkuntza jakinguratik eta sexualitate, kulturartekotasun eta berdintasunean egiten zen lana partziala, mugatua eta geroko begirada  gabekoa zela jabetzetik sortzen da. Gure koloreak lantzen ditugun eremuekin erlazionaturik daude: itsas urdinak sexu aniztasuna irudikatzen du, itsasoan arrain asko daudelako; horiak kulturartekotasuna ordezkatzen du, mundu guztian distiratzen duen eguzki berdinagatik; eta moreak generoa adierazten du, analisi feministen omenaldian. Rubik kuboa, gure logoa, geu gara: nahastutako izakiak, zeharkatzen gaituzten alde askorekin, zeintzuk, era holistiko batekin ez badira ekiten, benetako aldaketa batera ez direnak aurreratzen.

Gure zerbitzuen zerrenda aztertu

Xelebreak elkartean sexualitate, kulturartekotasun eta genero ikuspegiarekin lotune duten zerbitzu zerrenda handia dugu. Aztertu ezazu zein doan hobeto zure helburuekin

Jarri zaitez gurekin harremanetan

Hazten gaituena lan egiten dugu: aniztasuna